Euskal Herriko hainbat txokoetatik Lesakako Sanferminetara etortzen diren gazteei garraio publikoa erabiltzeko deia egin die Lesakako udalak. Hori ahalbidetzeko, hurrengo asteburuan ohiko autobus zerbitzua indartu dute. Gainera, herriguneko lorategi eta berdeguneetan kanpatzea debekatuta egonen dela ere jakinarazi du udalak. «Elkar errespetatzeko eta herria zaintzeko eskaria» egin nahi diete bisitariei.
Honela, heldu den ortziralean, uztailak 8, Donostiatik Lesakara etortzeko autobusa izanen da 08:30ean, 10:35ean, 12:35ean, 14:35ean, 15:50ean era 19:15ean eta larunbatean, uztailak 9, 08:30ean, 14:30ean, 16:00etan, 16:30ean, 19:30ean. Eta 20:00etan. Lesakatik Donostiara bueltatzeko, berriz, larunbatean eta igandean 07:00etan, 08:00etan, 09:30ean, 10:30ean eta 18:25ean izanen dira autobusak.