Osasun Bidasoa Plataformak deituta elkarretaratzea eginen dute larunbat arratsaldean Lesakan

Azken hilabeteetan Irunen hainbat kontzentrazio eta manifestazio egin dira. Larunbatean Lesakan eginen dute elkarretaratzea.

Osasun Bidasoa plataformak dei egin die herritarrei otsailaren 12an, larunbatean 18:00etan Lesakako Plaza Zaharrean eginen den kontzentrazioan parte hartzera. Irunen hainbatetan egin duten bezala, ‘Gure osasunaren alde; SOS Kirofanoak handitu, berritu, hobetu’ goiburupean eginen dute kontzentrazioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun