Bidasoa ospitaleko bloke kirurgikoa berritzeko obra ez hastea eskatu du EH Bilduk

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 21a, 11:30

«Bidasoa ospitaleko bloke kirurgikoaren eraberritze obra ez hastea» eskatu du EH Bilduk, «osasun langileekin irizpideak eta obra nola gauzatu ados arte». Ortzegun goizean egin zuten agerraldia ospitalearen atarian Rebeka Uberak, Ladis Satrustegi Lesakako alkateak eta Irun eta Hondarribiko zinegotziek.  Osakidetzak, kaltetutako udalek eta ospitaleko profesionalek osatutako mahaia sortzea ere ezinbertzekoa dela uste du EH Bilduk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun