Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Aroztegiko proiektuaz solasaldia antolatu dute larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 18a, 15:00

Urrian Donezteben eman zuten hitzaldian ateratako argazkia.

Aroztegia: Proiektua eta ondorioak izenburupean bilduko dira otsailaren 20an Lesakan. Aitzinetik eskualdeko bertze hainbat herritan eginak dituzte proiektua aurkezteko hitzaldiak.

Baztango Gazte Asanbladako eta Aroztegia eta gero zer? plataformako kideek Aroztegiko proiektuaz eta ondorioez solasaldia eskainiko dute Lesakako Arrano Elkartean. Larunbatean, otsailaren 20an, 17:00etan dute hitzordua eta interesa duen orori bertaratzeko gonbidapena luzatu diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun