Txandakako pasabidea ezarri dute goizean istripua gertatu den tokian

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 25a, 13:21

Lesakako 53 urteko bizilagun bat hil da gaur goizean Bera parean izandako istripuan auto batek eta kamioi batek izandako talkaren ondorioz, urtea hasi denetik laugarrena. Istripuaren ondotik, errepidea itxita egon da baina Nafarroako Gobernutik jakinarazi dutenez, txandakako pasabidea ezarri dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun