Joseba Lasa kirolariak larunbat eguerdian botako duen txupinazoaren abiatuko dira Lesakako sanferminak

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 4a, 08:09
Txupinazoarekin batera ttikien danborrada abiatuko da Lesakan.

Aitzinetik, ortzirale arratsaldean kontzertua eskainiko du musika bandak eta txoznetako programa ere abiatuko da

 

Ohikoa denez, uztailaren 6an, larunbat eguerdian Joseba Lasak botako duen txupinazoarekin abiatuko dira Lesakako sanferminak. Aitzinetik, ortziralean 18:45ean kontzertua eskainiko du Musika Bandak. Txosnagunean ere, ortziralean 18:00etan botako dute txupinazoa. Izan ere, jendetza espero da astebururako. Presoen aldeko kalejira, poteo musikatua eta kontzertuak ere izanen dira ortziralean. Egun handia, San Fermin Eguna, igandean izanen da. Zubigainekoa izaten da egun horretako dantza garrantzitsuena eta lehen aldiz hiru emakumek dantzatuko dutela iragarri du ezpatadantzari taldeak.

Uztailak 5, ortziralea

18:00etan txosnaguneko txupinazoa eta irekiera. Ondotik, Txosnagunetik abiatuta Presoak kalera kalejira eta ekitaldia. 19:30ean txosnagunetik abiatuta Broken Brothers Brass Band taldearekin poteoa herrian barna. 18:45ean Plaza Zaharrean Lesakako Musika Bandaren kontzertua Lesakako Erraldoi Konpartsak lagunduta. 22:30ean txosnagunean Kontzertuak: Kaskezur, Zazkel, Skasti.

  

Uztailak 6, larunbata

Bezpera

10:30ean Lesakako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira; Harriondoa - Andra Mari egoitza - udaletxea. 12:00etan txupinazoa. Ordu berean, txistulariak, soinulariak, trikitilariak, Elutxa Txaranga eta haur ttikien danborrada karrikaz karrika. 17:30ean frontoian, Tantirumairu Euskal Folklore Taldearen erakustaldia. 20:00etan altxaferoa bota ondotik, danborrada nagusia abiatuko da, Lesakako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, danbor-jole eta soinulari, Lesakako Banda eta guzti, herri osoari itzulia emanez. Gauez, dantzaldia Plaza Zaharrean Trikidantz taldearekin. 00:00etan, txoznagunean Tirri&Tery.

 

Uztailak 7, igandea

Fermin Donearen eguna

08:30ean ezpata-dantzarien meza isila. Joan-etorria txistulari bandaren laguntzaz. 10:30ean Udalbatza bertze agintariekin, ezpata-dantzari eta Musika Bandarekin batera, herriko ikurrak aitzinean dituztela, abiatuko dira Herriko Etxetik elizara, mezara. Bertan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du. Ondotik, prozesioa. Udalbatza eta lehen aipatutakoak, mezara joan diren moduan jaitsiko dira Eskolttikira, Onin errekaren bi aldeetan egiten den Zubigainekoa dantza ikustera. Berehala, Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herriko-etxera igan aitzinean. 18:00etan Bezperak;  elizara joan-etorria mezara bezala eginen da. Bezperetan, Lesakako Abesbatzak kantatuko du. Bezperak akitu ondotik, ohiturari jarraiki, dantzariek zantzomonona (mutil-dantza), esku-dantza, aurreskua, jota eta porrusalda dantzatuko dituzte Plaza Zaharrean. 19:30ean Plaza Zaharrean, bertso-jaialdia, Arrano Elkarteak antolatua. Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Joanes Ilarregi eta Maddi Ane Txoperena. Gai jartzailea: Josu Sanjurjo. 21:30ean txoznagunean iluntze akustikoa. Gauez, dantzaldia Plaza Zaharrean Tximeleta taldearen eskutik.

 

Uztailak 8, astelehena

Peñen eguna

08:30ean diana Lesakako Gaitariekin. 09:00etan peñen gosaria. 10:00etan peñen danborrada, Elutxa Txarangarekin. 12:00etan betizuak Plaza Zaharrean Elutxa txarangarekin. 17:00etan haurrentzako Sakako zezen ttikiak eta poniak Eltzeta Plazan. 18:00etan peñen elkartzea Elutxa Txarangarekin, jaitsierarako. Arratsaldez eta gauez, Laket taldearen emanaldia Plaza Zaharran.

 

Uztailak 9, asteartea

Haurraren eguna

08:30ean diana Lesakako Gaitariekin. 10:30ean haur eta gurasoen danborrada, Lesakako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Baztango erraldoi eta gaitariak eta Elutxa Txarangak lagunduta. Ondotik erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren Kalejira goiko auzoetara. Ondotik, haurrentzako entzierroa Plaza Zaharrean.Goiz eta arratsaldez, haurrentzako ikuskizunak Eltzeta plazan. 12:00etan betizuak Plaza Zaharrean, Elutxa Txarangarekin. 14:30ean txosnagunean gazte-bazkaria. Ondotik kantu arratsaldea Pitxi eta Olaiarekin. 18:00etan frontoian esku-pilota partida profesionalak. 18:00etan Bankako Menditarrak Alhondigan. 18:00etan Irubidetik abiatuta Batzukada Lesakako batukada taldearekin kalejira. 18:30ean txoznagunetik abiatuta Joko karro-poteoa. Elutxa Txaranga karrikaz karrika. Arratsaldez eta gauez, Oharkabe taldearen emanaldia Plaza Zaharrean. 23:00etan txoznagunean DJ Bull.

 

Uztailak 10, asteazkena

Bikoteen eguna

08:30ean diana Lesakako Gaitariekin. 10:00etan Lesakako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira beheko auzoetara. 11:00etan Andra Mari Zahar Etxeko lorategian, Nafarroako Jotak. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua. 11:00etan haurrentzako entzierroa Harriondoan. 11:30ean Vademecun haurrentzako zirku-ikuskizuna Harriondoan. 12:00etan betizuak, Plaza Zaharrean, Elutxa Txarangarekin. Ondotik, herri-bazkaria Eltzeta Plazan. 17:00etan haurrentzako ekintzak Beheko Plazan. Antolatzailea Eskol Ttiki ludoteka-Lagunekin Jolasean. 18:00etan Plaza Zaharrean, Nafarroako Jotak. 20:00etan Txakaindik jaitsiera, Zortziko doinuarekin. Ordu berean Guateke Band taldearen emanaldia Plaza Zaharran. Gauez Txamukos Mariatxiak taldearen emanaldia Plaza Zaharrean. 00:00etan txoznagunean Gaixoa ni? Gaixoa zu! 01:00etan Jai-hilak Elutxa Txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun