Zikiro jatearekin borobildu dituzte Elizondoko bestak

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 29a, 13:00

Asteazkenean hasi eta igandea arte besta giroa izan da nagusi Elizondon. Egunez egun, giro bikaina izan dute eta bereziki asteburuan jendetza ibili da karriketan. Argazkiak: J.M.Ondikol eta M.Urrutia.

Larunbatean adinekoen eguna izan zuten eta erraldoi eta buruhandien ibilaldiaren ondorik, bertso saioa izan zuten. Musika bandak hartu zuen lekukoa gero eta arratsaldean mus txapelketa eta pilota partidak izan zituzten. Frontenis txapelketaren bukaera ikusita, txokolatea jateko eta bizikleta ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten. Dantza saioa ikusiz eta dantzaldian murgilduz akitu zuten eguna.

Igandean herriaren eguna izan zuten. Erraldoi eta buruhandien ibilaldiaren ondotik, kanika txapelketa izan zuten. Ohi bezala, jendetza bildu zen zikiro jatean. Arratsaldean ipuin-kontalariak goxatu zituen belarriak eta 00:00etan Gizajoa ni kantatuz borobildu zituzten bestak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun