Abiatu dira Santiago bestak Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 25a, 07:29

Axular Aleman Irisarrik botatako txupinazoaren ondotik, egun handia izanen dute gaur

Axular Aleman Irisarri, 9 urteko mutikoak piztutako txupinazoarekin abiatu dira Elizondoko Santiago bestak. Bere marrazkiak irabazi du aurtengo bestetako programa apaintzeko lehiaketa eta lana publikatua eta etxez-etxe banatua ikusteaz gain, lehen suziria piztu zuen asteazken eguerdian. Argazkiak: Juan Mari Ondikol

Gaur egun handia

Gaur Santiago egun handia ospatuko dute Elizondon eta hemendik aitzinera, ekitaldiz betetako programa zabala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun