Elizondoko bestak uztailaren 24tik 28ra, egunez eguneko egitaraua

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 23a, 06:30
Axular Alemanen eskutik lehertuko da aurten Elizondoko bestetako txupinazoa.

Asteazken eguerdian hasi eta igandera bitarte herritar eta bisitari andana bilduko da karriketan. Hamaika ekitaldi izanen dituzte aukeran: musika eta dantza, bertsoak, jokoak, txapelketak, ikuskizunak... Guztien interesei tarte egin eta besta giroan murgiltzeko aukerarik ez dute faltako.

Uztailak 24, asteazkena

12:00etan txupinazoa eta Baztan-zopak plazan. Ondotik, Konpartsarekin itzulia (Udaletxetik abiatu eta Jaime Urrutia, Ziga Plaza, Txokoto, Braulio Iriarte, Opoka, Santiago Karrika eta Francisco Joaquin Iriarte adinekoen egoitza). 18:00etan Sideral magoa Francisco Joaquin Iriarte adinekoen egoitzan. 19:30ean Karrika-dantza: konpartsak, txistulariek, gaiteroek, txarangak, bandak... lagunduta (Herriko Etxea, Jaime Urrutia, Ziga Plaza, Eliza, Santiago Karrika, Herriko Plaza, Jaime Urrutia, Francisco Joaquin Iriarte adinekoen egoitza). 20:00etan salbea elizan. Elizondoko Abesbatzak, Isabel Lacarren zuzendaritzapean, Eslavaren Salbea eta Santiagoren Ereserkia kantatuko ditu, organoan Felix Txoperena, eta  Recreo de Elizondo musika bandaren laguntza izanen duelarik. Ondotik, karrika-dantza eta erraldoien dantza plazan. 20:30ean arratsaldeko txupinazoa eta txistorrada. 22:30ean Pleura, Joseba Irazoki, Voltaia eta DJ Piek taldeak plazan.

Uztailak 25, ortzeguna

09:30ean diana. 10:30ean karrika-dantza (Herriko Etxea, Jaime Urrutia, Herriko Plaza eta Eliza). 11:00etan meza elizan. Elizondoko Abesbatzak, Isabel Lacarren zuzendaritzapean, organoan Felix Txoperena eta Elizondoko Recreo Musika Bandaren laguntzaz Misa de Eslava eskainiko du. 12:00etan karrika-dantza, (eliza, Santiago Karrika, Herriko Plaza, Jaime Urrutia eta Francisco Joaquin Iriarte adinekoen egoitza). 12:30ean plazako ekitaldia: soka-dantza, mutil-dantzak eta erraldoien dantza Elizondoko Bandaren laguntzarekin. Ondotik, luntx herrikoia. 17:30ean Xomorro zirko tailerra Merkatuko plazan. 18:00ean herri-kirolak Iriarte pilotalekuan: harri-jasotze erakustaldia, aizkora erakustaldia eta Nafarroako emakumezkoen lokotx-biltze txapelketa. 19:30ean bertso-saioa plazan: Ez da kasualitatea. Aurkezlea: Maialen Belarra. Bertsolariak: Uxue Alberdi,  Miren Artetxe, Eli Pagola eta Alazne Untxalo. Musikariak: Gari Otamendi eta Araitz Bizkai. Ondotik, mutil-dantzak eta dantza herrikoiak plazan. 23:30ean Txamukos mariatxiak plazan. 01:00ean dantzaldia Trikidantz taldearekin plazan.

Uztailak 26, ortziralea

09:30ean dianak Beartzunen. 11:00etan erraldoi eta buruhaundien konpartsa (Francisco Joaquin Iriarte adinekoen egoitza, Santiago Karrika, Opoka, Mendinueta, Benito Menni Zentroa, Merkatuzelai, Legate, Xalbador, Txokoto, Santiago, Maria Azpilkueta eta Lanbide Eskola). 11:00etan eta 16:00etan ludoteka Iriarte pilotalekuan (barredora, pista amerikar puzgarria, txirrista puzgarria, 3 eta 6 urte artekoentzat ludoteka, futbolin puzgarria, egurrezko 8 joko, 2 futbolin, 2 kupula mahai eta 2 haize mahai). 14:00etan kuadrillen bazkaria kuarteleko zelaian. 18:00etan poteoa Burrunba elektrotxarangarekin, elkartez elkarte parketik abiatuta. 19:00etan Menditarrak plazan. 20:30ean mutil-dantzak eta dantza herrikoiak. 23:30etatik aitzinera Odolaren mintzoa, Tremenda jauria eta Tirri&Tery taldeak plazan.

Uztailak 28, igandea

09:30ean dianak. 11:00etan erraldoi eta buruhaundien ibilaldia (Herriko Etxea, Jaime Urrutia, Opoka, Erlategi, Baztan Berri, Maurixio eta Felix plaza, Abartan, Xalbador karrika, Giltxaurdi eta adinekoen egoitza)  11:00etan Munduko XXII. Kanika Txapelketa Merkatu zelaian. 14:00etan zikiro jatea Iriarte pilotalekuan. 17:30ean Pox haurrendako ipuin-kontalaria plazan. 21:00ean mutil-dantzak eta dantza herrikoiak plazan. 00:00etan Gizajoa ni eta karrika-buelta plazatik abiatuta. 02:00ean  DJ Reimy plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun