Santiago eguneko dantzak eta ospakizunak egin dituzte Elizondon ere

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 26a, 14:07

‘Ez da kasualitatea’ bertso-saio musikatua eskaini zuten emakumeek

Santiago eguneko ohiko dantzak eta ospakizunak egin zituzten Elizondon. Dianen ondotik, karrikadantzak egin zituzten eta gero meza. Meza ondotik, sokadantzan joan ziren plazaraino eta han, Mutildantzak dantzatu zituzten. Bien bitartean, Baztango Mutildantzariak taldeko gizasemeek eliz-atarian dantzatu zuten. Arratsaldean, herri-kirol txapelketa eta erakustaldiaz gain, Ez da kasualitatea bertso-saio musikatua eskaini zuten plazan. Maialen Belarra aurkezlearen erranetara, Uxue Alberdi, Miren Artetxe, Eli Pagola eta Alazne Untxalo bertsolariak aritu ziren kantari eta Gari Otamendi eta Araitz Bizkai musika joz.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun