erran.eus

Elizondoko Santiago bestak uztailaren 24tik 28ra ospatuko dituzte

  Gizartea  Baztan  Elizondo

Astearte eguerdian botako den txupinazoaren eta Baztan-zopen ondotik, erraldoi konpartsak itzulia eginen du 

Baztandarren Biltzarrari txanda hartuz, Elizondoko Santiago bestek segida emanen diote ospakizun giroari Baztanen. Uztailaren 24tik 28ra ospatuko dituzte bestak Elizondon. Astearte eguerdiko txupinazoarekin hasi eta larunbateko zikiro-jate eta bertze ekitaldiak bitarte, bortz egunez izanen da ederki pasatzeko aukera.

Elizondoko Santiago bestak uztailaren 24tik 28ra ospatuko dituzte
Txupinazoaren ondotik, erraldoi konpartsak itzulia eginen du. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

UZTAILAK  24, asteartea

12:00 Txupinazoa eta Baztan-zopak. Ondotik Konpartsarekin itzulia. (Uda-letxetik abiatu eta Jaime Urrutia, Ziga Plaza, Txokoto, Braulio Iriarte, Opoka, Santiago Karrika eta Francisco Joaquin Iriarte Adinekoen Egoitza). 16:00 Haurrendako ikuskizuna plazan: Oliver magoa. 17:30 Oliver magoa Francisco Joaquin Iriarte Adinekoen Egoitzan. 19:30 Karrikadantza: konpartsak, txistulariek, gaiteroek, txarangak, bandak... lagunduta. (Herriko Etxea, Jaime Urrutia, Ziga Plaza, Eliza, Santiago Karrika, Herriko Plaza, Jaime Urrutia, Francisco Joaquin Iriarte Adinekoen Egoitza). 20:00 Salbea Elizan. Elizondoko Abesbatzak, Isabel Lacarren zuzendaritzapean, Eslavaren Salbea eta Santiagoren Ereserkia kantatuko ditu, organoan Felix Txoperena, eta  Recreo de Elizondo musika bandaren laguntza izanen duelarik. Ondotik, Karrikadantza eta Erraldoien dantza plazan. 20:30 Arratsaldeko txupinazoa eta txistorrada. 23:30 Bide Bakarra, Velozet, Willis drummond eta Dj Xinto eta Dj 2octal taldeen kontzertuak plazan.

 

UZTAILAK  25, asteazkena

09:30 Argisoinuak. 10:30 Karrikadantza. (Herriko Etxea, Jaime Urrutia, Herriko Plaza eta Eliza). 11:00 Meza nagusia Elizan. Elizondoko Abesbatzak, Isabel Lacarren zuzendaritzapean, organoan Felix Txoperena eta Elizondoko Recreo Musika Bandaren laguntzaz Misa de Eslava eskainiko du. 12:00 Karrikadantza Sokarekin batera. (Eliza, Santiago Karrika, Herriko Plaza, Jaime Urrutia eta Francisco Joaquin Iriarte adinekoen egoitza). 12:30 Plazako ekitaldia: Soka-dantza, Mutil-dantzak eta Erraldoien-dantza Elizondoko Bandaren laguntzarekin. Ondotik, luntx herrikoia. 17:30 Xomorro zirku tailerra Merkatuko plazan. 18:00 Herri-kirolak Iriarte pilotalekuan: Euskal Herriko emakumezkoen arpana txapelketa. Nafarroako gizonezkoen eta emakumezkoen lokotx biltze txapelketa. 19:30 Bertso Show musikatua plazan (euria egiten badu Arizkunenean). Aurkezlea: Haritz Casabal. Bertsolariak: Arkaitz Oiarzabal, Miren Amuriza, Egoitz Zelaia eta IÒigo Manzisidor. Musikariak: Ixak Arruti eta Gari Otamendi. 21:00 Dantza herrikoiak Ziga plazan. 22:00 Mutil-dantzak plazan. 23:00 Tirri & Tery Kuarteleko zelaian. 23:00 Txamukos mariatxiak Plazan. 01:00 Dantzaldia Oharkabe taldearekin plazan.

 

UZTAILAK  26, ortzeguna

09:30 Argisoinuak Beartzunen. 11:00 Erraldoi eta buruhaundien konpartsa (Francisco Joaquin Iriarte adinekoen egoitza, Santiago Karrika, Opoka, Mendinueta, Benito Menni Zentroa, Merkatuzelai, Legate, Xalbador, Txokoto, Santiago, Maria Azpilkueta eta Lanbide Eskola). 11:00-14:00 Igerilekurako sarrera librea. Haurrendako uretako puzgarriak izanen dira. 14:00 Kuadrillen bazkaria Kuarteleko zelaian. 17:00 Ginkana plazan, 8-15 urte bitarteko haur eta gaztetxoendako. 19:00 Txokolatada Ahaztuen plazan. 18:00 Poteoa Burrunba elektrotxarangarekin elkartez elkarte parketik abiatuta. 20:00 Baztango dantzariak Plazan. 21:00 Dantza Herrikoiak Ziga Plazan. 22:00 Mutil-dantzak plazan. 23:30 Foisis jaunak (Itoitz tribute) Plazan. Ondotik, dantzaldia Ezinke taldearekin plazan.

 

UZTAILAK  27, ortziralea

09:30 Argisoinuak. 11:00 Erraldoi eta buruhaundiekin ibilaldia. (Lanbide Eskola, Akullegi, Santiago, Datuzelai, Santiago, Saskaitz Plaza, Santiago, Berekotxea Gotzaia, Paularena, Herriko Plaza, Pedro Axular, Giltxaurdi, Galartza, Adinekoen Egoitza). 11:30 Bertso saioa Francisco Joaquin Iriarte adinekoen egoitzan. Ondotik,  Joxe Angel akordeolariak alaituriko bazkaria. 12:00 Ludoteka Iriarte pilotalekuan: puzgarriak, pirata ludoteka, giza futbolina, la barredora, zezen mekanikoa eta ate erraldoia baloi jaurtitzailearekin. 12:00 Elizondoko Recreo musika bandaren emanaldia plazan. (Euria ari badu Arizkunenean izanen da). 13:00 Bermuta. Baztango emakume kirolariekin topa! 15:00 Bazkari autogestionatu feminista plazan (norberak bere bazkaria etxetik ekarri  dezala, edaria egonen da). Ondotik mikro irekia.  Animatu eta ekarri musika-tresnak. 16:00 Ludoteka Iriarte pilotalekuan: puzgarriak pirata ludoteka, giza futbolina, la barredora, zezen mekanikoa eta ate erraldoia baloi jaurtitzailearekin. 16:30 Elizondoko VIII. Mus txapelketa Xalbador karrikan, Falfara elkarteak antolatuta (adin guziendako). 18:00 Bertso triki-poteoa (ekarri zure mozorroa). Musikariak: Maialen Kamino eta Lorea Goienetxe. Bertsolariak: Alazne Untxalo, Eli Pagola eta Saioa Alkaiza. 17:30 Pilota partidak Trinkete Antxitonean: Txaruta pilota eskolako finala. Eta ondotik, paxaka: Baztan Vs Azkaine. 19:30 Kantaldia: Lamia. 19:30 Nafarroako XIII. erremonte txapelketa: Promozioko kanporaketa: Eloy-Juanenea eta Etxarri-Garces. Lehen kategoriako kanporaketa: Urriza-Azpiroz eta Urtasun-Barrenetxea IV. a (ADANOren alde antolatutako jaialdia). 21:00 Dantza Herrikoiak Ziga Plazan. 22:00 Mutil-dantzak plazan. 00:00 Kontzertuak plazan: Ni Yuta Ni Tuya, Ane Guria eta Azukre beltxarana taldeen eskutik.

 

UZTAILAK  28, larunbata

09:30 Argisoinuak. 11:00 Erraldoi eta buruhaundien ibilaldia (Herriko Etxetik  abiatu, Jaime Urrutia, Opoka, Erlategi, Baztan Berri, Maurixio eta Felix plaza, Abartan, Xalbador karrika, Giltxaurdi eta Adinekoen Egoitza). 11:00 Munduko XXII. Kanika Txapelketa Merkatu Zelaian. 14:00 Zikiro jatea Iriarte pilotalekuan. 17:30 Plazan haurrendako ipuin kontalaria: Super laguna. 21:00 Dantza herrikoiak plazan. 22:00 Mutil-dantzak plazan. 00:00 Gizajua ni eta kalejira. 02:00 Kontzertuak: EH Sukarra eta Dj Reimy. 

  

2018/07/24 - 2018/07/29

Baztan Elizondo

Ekitaldi gehiago »»

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa