Uztailaren 24tik 28ra ospatuko dituzte Elizondoko Santiago bestak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko uzt. 21a, 12:37
Erraldoiek ere dantzatzuko dute Santiago egunez. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Nahia Urzaiz Cuartero 11 urteko neskak botako du txupinazoa eta egun handian, abesbatzak kantatutako meza, Mutildantza, herri kirolak eta bertso saioa izanen dira

Uztailaren 24an, astelehen eguerdian margo lehiaketa irabazi duen Nahia Urzaiz Cuartero, 11 urteko neskak botako duen txupinazoarekin abiatuko dira Elizondoko Santiago bestak. Egun horretatik aitzinera, egunero ekitaldi andana izanen da, beti bezain egitarau oparoa prestatu baitute. Nahiz eta ofizialki ortziralearekin akitu bestak, larunbatean ere izanendira ekitaldiak, ostatuek eta txoznek antolatuta.

 

UZTAILAK 24, ASTELEHENA

12:00 Txupinazoa eta Baztan-zopak. Ondotik Konpartsarekin itzulia. (Udaletxetik abiatu eta Jaime Urrutia, Ziga Plaza, Txokoto, Braulio Iriarte, Opoka, Santiago Karrika eta Francisco Joaquin Iriarte Adinekoen Egoitza). 16:00 Haurrendako ikuskizuna plazan: Imanol magoa. 17:30 Haurren Herri Krosa. 18:30 Helduen Herri Krosa. 19:30 Karrikadantza: konpartsa, txistulariek, gaiteroak, txarangak, bandak... lagunduta. (Herriko Etxea, Jaime Urrutia, Ziga Plaza, Eliza, Santiago Karrika, Francisco Joaquin Iriarte Adinekoen Egoitza). 20:00 Salbea Elizan. Elizondoko Abesbatzak, Isabel Lacarren zuzendaritzapean, Eslavaren Salbea eta Santiagoren Ereserkia kantatuko ditu, organoan Felix Txoperena, eta  Recreo de Elizondo musika bandaren laguntza izanen duelarik. Ondotik, Karrikadantza eta Erraldoien dantza plazan. 20:30 Arratsaldeko txupinazoa eta txistorrada. 23:30 Joseba B. Lenoir, Kalera, Egurra eta Kitto eta Dj Aimar eta DJ Ion2deep taldeen kontzertuak plazan.

 

UZTAILAK 25, ASTEARTEA

09:30 Argi soinuak. 11:00 Karrikadantza. (Herriko Etxea, Jaime Urrutia, Herriko Plaza eta Eliza). 11:30 Meza nagusia Elizan. Elizondoko Abesbatzak, Isabel Lacarren zuzendaritzapean, organoan Felix Txoperena eta Recreo de Elizondo musika Bandaren laguntzaz Misa de Eslava eskainiko du. 12:30 Karrikadantza Sokarekin batera. (Eliza, Santiago Karrika, Herriko Plaza, Jaime Urrutia eta Francisco Joaquin Iriarte adinekoen egoitza). 13:00 Plazako ekitaldia: Soka-dantza, Mutil-dantzak eta Erraldoien-dantza Elizondoko Bandaren laguntzarekin. Ondotik, luntx herrikoia. 17:30 Rokodromoa Laxoako frontoian, 4-11 urte bitartekoendako. 18:00 Herri-kirolak Iriarte pilotalekuan. Herriz herriko txapelketako lehenengo jardunaldia. 19:30 Bertso-saio handia plazan (euria egiten badu Arizkunenean). Bertsolariak: Julio Soto, Onintza Enbeitia, Alaia Martin eta Amets Arzallus. 21:00 Dantza herrikoiak Ziga plazan. 22:00 Mutil-dantzak plazan. 23:30 Miguel Angel y el Mariachi de la Cantina plazan. 01:00 Dantzaldia Oharkabe taldearekin plazan.

 

UZTAILAK 26, ASTEAZKENA

09:30 Argi soinuak Beartzunen. 11:00 Erraldoi eta Buruhaundien konpartsa (Francisco Joaquin Iriarte adinekoen egoitza, Santiago Karrika, Opoka, Braulio Iriarte, Baztanberri, Maurizio eta Felix plaza, Abartan, Xalbador, Txokoto, Santiago, Maria Azpilkueta eta Lanbide Eskola). 11:00-14:00 Igerilekurako sarrera librea. Haurrendako uretako puzgarriak izanen dira. 14:00 Kuadrillen bazkaria Kuarteleko zelaian. 17:00 Ginkana plazan, 8-15 urte bitarteko haur eta gaztetxoendako. 19:00 Txokolatada Ahaztuen plazan. 19:00 Poteoa Elektrotxuflarekin elkartez elkarte parketik abiatuta. 20:30 Dantzaldia Trikidantz taldearekin plazan. 21:00 Dantza Herrikoiak Ziga Plazan. 22:00 Mutil-dantzak plazan. 00:00 Dantzaldia Trikidantz taldearekin plazan.

 

UZTAILAK 27, ORTZEGUNA

09:30 Argi soinuak. 11:00 Erraldoi eta buruhaundiekin ibilaldia. (Lanbide Eskola, Akullegi, Santiago, Datuzelai, Santiago, Saskaitz Plaza, Santiago, Berekotxea Gotzaia, Paularena, Herriko Paularena, Herriko Plaza, Pedro Axular, Giltxaurdi, Galartza, Adinekoen Egoitza). 12:00 Ludoteka Laxoa frontoian: Puzgarriak (adin desberdinendako), 12 mahai joko, Giza futbolina eta La barredora. 12:30 Recreo de Elizondo musika bandaren emanaldia plazan. (Euria ari badu Arizkunenean izanen da). 13:00 Aitatxi eta Amatxi guziendako bazkaria Adinekoen egoitzan. 14:00 Bazkari autogestionatua Merkatuko Plazako arkupean. 16:00 Ludoteka Laxoako pilotalekuan: Puzgarriak (adin desberdinendako), 12 mahai joko, Giza futbolina eta La barredora. 16:30 Elizondoko VII. Mus txapelketa Xalbador karrikan, Falfara elkarteak antolatuta. 17:00 Mojito poteoa, txarangak alaiturik parketik abiatuta. 17:30 Pilota partidak Baztan pilotalekuan: Txaruta pilota eskolako partiduak eta ondotik, pilota partida profesionalak: Anso eta Landiribar Otxandorena eta Eskirozen aurka eta Olaizola eta Eskudero, Aritz Lasa eta Goñi II.aren aurka.19:30 Dantzaldia Hauspolariak taldearekin plazan. 21:00 Dantza Herrikoiak Ziga Plazan. 22:00 Mutil-dantzak plazan. 00:00 Kontzertuak plazan: Rukula, Las melenas eta Kaskezur taldeen eskutik.

 

UZTAILAK 28, ORTZIRALEA

09:30 Argi soinuak. 11:00 Erraldoi eta Buruhaundien ibilaldia (Herriko Etxetik abiatu, Jaime Urrutia, Opoka, Mendinueta, Benito Menni Egoitza, Merkatuzelai, Xalbador, Giltxaurdi eta Adinekoen Egoitza). 11:00 Munduko XXI. Kanika Txapelketa Merkatu Zelaian. 14:30 Zikiro jatea Iriarte pilotalekuan. (Zikiroko txartelak salgai jarriko dituzte Herriko Etxean uztailaren 21ean, ortziralea, 19:00etan). 17:30 Haurrendako ipuin kontalarien saioa Amelie eta xirrikituen jostunek taldearen eskutik Kuarteleko zelaian. (Euria egiten badu Iriarte pilotalekuan). 21:00 Dantza herrikoiak plazan. 22:00 Mutil-dantzak plazan. 00:00 Gizajua ni eta kalejira. 02:00 Tirri&Tery.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun