Baztango Udalak sei urtetik goitiko haurrei zuzendutako ipuin kontaketa antolatu du heldu den astean, Manex Beristain Agirre ipuin kontalariaren eskutik. Azaroaren 17an, asteartea, 17:00etan Baztango Liburutegi Publikoan izanen da saioa eta izena eman beharko da 689 035 078 telefonoan (Whatsappez edo deituta). Haurrek heldu baten laguntzarekin joan beharko dute.
Euskalgintzaren Kontseiluak abenduan abiatuko duen dinamika eta Euskal Herrian Euskaraz-ek abenduaren 15erako iragarri dituen mobilizazioak hartuko dituzte hizpide.
Lesakako Beti Gazte elkarteak, Lesakako Udalaren babesarekin, joskintza tailerra antolatu du aurten ere, oraingoan urriaren 6tik apirilaren 29ra. Kurtso osorako prezioa 40 eurokoa da bazkideentzat eta 70 eurokoa bazkide ez direnentzat.