Abenduan, Nafarroako Euskararen Legeak 40 urte beteko ditu, eta lege horren urteurrena salatzeko Euskalgintzaren Kontseiluak dinamika bat abiatuko du abenduan. Bide beretik, Euskal Herrian Euskaraz-ek ere deialdi bat egina du abenduaren 15erako, lege hori salatzeko eta euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko. Ba, dinamika horiek Nafarroako hainbat herritan aurkezten ari dira, eta Malerrekako eta Bertizaranako herritarrak eta eragileak elkartzeko bilera antolatu dute.
Bilera asteartean, azaroaren 17an, izanen da, 19:30ean, herrigunean.