Aurten ere kantu bazkaria antolatua du Igantziko Biltoki elkarteak Baratzondo elkartearekin batera. Azaroaren 14an izanen dute hitzordua, larunbatean 14:00etan. Beñat Mitxelena Danborienaren musikarekin kantuak kantari eta dantzan arituko dira.
Elara, bidaia bat izarretara izena duen haurrentzako antzerki saioa izanen da Beran, larunbat honetan, azaroaren 14a, 17:00etan. Mar-Mar teatro konpainiak eskainiko du saioa Berako Kultur etxean eta lau euroren truke eskuratu ahal izanen da sarrera bakoitza hemen zanpatuz.
Baztango Musikazaleen Elkarteak 'Urtaro bat, kontzertu bat' ekimena abiatu du berriz ere eta udazkeneko hitzordua azaroaren 14an izanen da, Iruritako Gizarte Bilgunean 18:00etan. Hiru talde izanen dira oholtzaren gainean: Tabuka Urdazubi eta Baztango metal taldea, Purpurine pop-rock talde baztandarra eta Erratzu eta Berako Lauso pop-rock taldea.
Hamar urte baino gehiagoko etenaren ondotik, Nafarroa Behereko Amaia Riouspeyrous abeslaria proiektu berri batekin itzuliko da azaroaren 14an, larunbatean 20:30ean, Senpereko Larreko antzokira. Bere hirugarren diskoa aurkeztuko du, 2026ko irailean plazaratu duen Kabi goxo bat. Philippe Albor, Patrice Tetevuide eta Jon Erbiti musikariak izanen ditu
Amaiurko Gaztelu Elkarteak bertso afaria eginen du heldu den larunbatean, azaroaren 14an, 21:30ean. Aitor Mendiluze eta Sebastian Lizaso ariko dira kantari saioan. Sarrerak salgai daude 35 eurotan Amaiurko Jauregi Borda hotelean eta Elizondoko Intza ostatuan.
Gaztaina eta talo zaporea izan ohi dute Aranoko sanmartinek eta aurten ere, barrenak goxatu eta lagunartean tarte ederra pasatzeko aukera izanen dute herrian. Azaroaren 13an eta 14an, ostiralean eta larunbatean, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Urtero bezala, kultur ekitaldiei lekua egin diete egitarauan.