Zapatillerak kontzertuak antolatu ditu larunbatean Iruritan

Ttipi-Ttapa

Lauso taldeak emanen du kontzertua, bertzeen artean.

Baztango Musikazaleen Elkarteak 'Urtaro bat, kontzertu  bat' ekimena abiatu du berriz ere eta udazkeneko hitzordua azaroaren 14an izanen da, Iruritako Gizarte Bilgunean 18:00etan. Hiru talde izanen dira oholtzaren gainean: Tabuka Urdazubi eta Baztango metal taldea, Purpurine pop-rock talde baztandarra eta Erratzu eta Berako Lauso pop-rock taldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun