Igantziko Kantu Bazkaria ospatuko dute larunbatean Biltokin

Ttipi-Ttapa

Mitxelenatarrak 2017an Biltoki elkartean egindako kantu afarian. Oraingoan, Beñat bakarrik ariko da musika jartzen. Argazkia: Oskar Txoperena

Aurten ere kantu bazkaria antolatua du Igantziko Biltoki elkarteak Baratzondo elkartearekin batera. Azaroaren 14an izanen dute hitzordua, larunbatean 14:00etan. Beñat Mitxelena Danborienaren musikarekin kantuak kantari eta dantzan arituko dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun