Leitzako Herri Aretoan, 19:00etan, emanen dute dokumentala eta segidan, solasaldia izanen da Luis Arrieta zuzendariarekin. Adingabeko migratzaileen errealitatea ezagutzeko aukera eskaintzen du dokumentalak eta baliagarria da gaia gizarteratzeko.
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarrenera artean dauden lesakarrek parte hartu ahal izanen dute eta lanak azaroaren 13a baino lehen aurkeztu ahal izanen dira
Hizkuntza: Euskara
Lesakako Beti Gazte elkarteak, Lesakako Udalaren babesarekin, joskintza tailerra antolatu du aurten ere, oraingoan urriaren 6tik apirilaren 29ra. Kurtso osorako prezioa 40 eurokoa da bazkideentzat eta 70 eurokoa bazkide ez direnentzat.
Etxalarren bizi den Víctor Masferrer kataluniarraren Denboraren materia proiektua ikusgai izanen da Lesakako liburutegian urriaren 8tik 30era. Proiektu honek eskultura eta prozesu gailu bat proposatzen du, liburutegiko airea bildu eta poliki-poliki ur bihurtzen duena. Kondentsazio sistema baten bidez, espazioan dabilen eta arnasten den airea tanta moduan ikusgarri bihurtzen da, liburutegian emandako denbora partekatua materia ukigarri bihurtuz.
Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da urriaren 15ean, eta horren harira, Baztango Kultura Zerbitzuak bertako emakumeen antzinako irudiak paratuko ditu ikusgai Elizondoko Arizkunenea kultur etxeko 1. solairuan. Urriaren 1etik 31ra egonen da irekia, lanegunetan 16:00etatik 20:00etara.