Heldu den asteartean 18:00etan Arizkunenean izanen da saioa, herritar guziei irekia
Lesakako Udalak herriko katuen koloniei buruzko informazio bilera antolatu du bihar, urriaren 6an, 18:00etan Eskol Ttikin. Gaiarekin laguntzeko prest dagoen herritar talde bat sortzea da bileraren helburua.
Lesakako Beti Gazte elkarteak, Lesakako Udalaren babesarekin, joskintza tailerra antolatu du aurten ere, oraingoan urriaren 6tik apirilaren 29ra. Kurtso osorako prezioa 40 eurokoa da bazkideentzat eta 70 eurokoa bazkide ez direnentzat.
Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da urriaren 15ean, eta horren harira, Baztango Kultura Zerbitzuak bertako emakumeen antzinako irudiak paratuko ditu ikusgai Elizondoko Arizkunenea kultur etxeko 1. solairuan. Urriaren 1etik 31ra egonen da irekia, lanegunetan 16:00etatik 20:00etara.
Urriaren 6an, 8an, 13an eta 15ean Elizondoko Osasun Etxean emanen dute lantegia eta izen ematea debalde izanen da