Etxebizitza

Etxebizitzen birgaitzeari buruzko bilera informatiboa eginen dute urriaren 6an Elizondon

Ttipi-Ttapa

Heldu den asteartean 18:00etan Arizkunenean izanen da saioa, herritar guziei irekia

Baztango Udalak, Nasuvinsak eta Elena Taldeak etxebizitza birgaitzeari buruzko informazio bilera antolatu du urriaren 6an, 18:00etan Arizkunenean. Herritar guziei irekia egonen da eta hainbat gai landuko dituzte, bertzeak bertze: irisgarritasuna, birgaitze energetikoa, energia berriztagarriak, instalazio termikoen berrikuntza… Laguntza eta aholkularitzako doako zerbitzua eskainiko dute birgaitze prozesu osoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun