Nora Salbotx Amaiurko eskolako zuzendariak bere bigarren liburua plazaratu berri du, Hezitopia, eta horren aurkezpena eginen du irailaren 10ean, ortzeguna, Amaiurko eskolan 17:00etan. Egilearekin batera bertan izanen dira Garazi Arrula editorea, Aiora Zulaika aitzinsolasaren egilea eta Koldo Rabadan gibelsolasaren egilea
Esne Berriketan bertso saio literarioa eskainiko dute irailaren 10ean, ortzegunean 18:00etan hasita Lesakako liburutegian Uxue Alberdik, Amorante musikariak eta Maddi Ane Txoperena eta Ekhiñe Zapiain bertsolariek, liburutegia Harriondoa Kultur Etxea eraman zutela hamargarren urteurrena bete dela eta urte osoan antolatu dituzten ospakizunen harira.
Ernatu dinamika martxan da irailaren hirugarrenetik eta ortzegun honetan, irailaren 10ean, Irati Urdalleta kazetariak egindako Euskaldunak, etxean arrotz dokumentala izanen da Etxalarko Pello Apezetxea Kulturgunean, 19:00etan. Ikus-entzunezkoaren ondotik, Urdalleta, euskaldunek euskaldun izate hutsagatik jasan izan dituzten eta gaur egun jasaten dituzten zapalkuntzez arituko da.
Iruñeko Pedro Arizkuren Elizondo artistak bere lanak plazaratuko ditu iraileko hilabete osoan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Erakusketa asteartetik igandera egonen da ikusgai, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era.
Euskal Herriko eremu euskaldunenetan ere euskara gibelera egiten ari dela ikusi da azken ikerketetan. Gibelera pauso hauen aitzinean, 'Esnatu' deituriko dinamika sortu du UEMAk aurtengo ikasturte hasierarako. Mota guztietako eragileak batu eta eremu euskaldunek bizirik jarraitzeko konpromisoan murgiltzearen helburuarekin, Bortzirietan 'Ernatu' zikloa antolatu du Bortzirietako Euskara Zerbitzuak. Irailaren 3an hasi eta iraila guztia iraungo duen egitaraua antolatuz.
Euskal Herriko eremu euskaldunenetan ere euskara gibelera egiten ari dela ikusi da azken ikerketetan. Gibelera pauso hauen aitzinean, Esnatu deituriko dinamika sortu du UEMAk aurtengo ikasturte hasierarako. Mota guztietako eragileak batu eta eremu euskaldunak bizirik jarraitzeko konpromisoan murgiltzearen helburuarekin, Bortzirietan Ernatu zikloa antolatu du Bortzirietako Euskara Zerbitzuak. Irailaren 3an hasi eta iraila guztia iraungo duen egitaraua antolatuz.