‘Esne Berriketan’ bertso saio literarioa izanen dute irailaren 10ean Lesakan

Ttipi-Ttapa

Begoña Durruti ilustratzailea eta Uxue Alberdi idazlea, 'Esne Berriketan' liburuaren aurkezpenean. Argazkia: Kultur Sharea

Esne Berriketan bertso saio literarioa eskainiko dute irailaren 10ean, ortzegunean 18:00etan hasita Lesakako liburutegian Uxue Alberdik, Amorante musikariak eta Maddi Ane Txoperena eta Ekhiñe Zapiain bertsolariek, liburutegia Harriondoa Kultur Etxea eraman zutela hamargarren urteurrena bete dela eta urte osoan antolatu dituzten ospakizunen harira.

Uxue Alberdik, Amorantek, Maddi Ane Txoperenak eta Ekhiñe Zapiainek parte hartuko dute ortzegunean 18:00etan liburutegian hasiko den saioan

Esne berriketan Uxue Alberdik berak idatzi eta Begoña Durrutyk ilustratutako kontaketa liburua da. Idazleak emakumeen ahotik eta bihotzetik jasotako esperientziak bildu ditu lan honetan. Herriz herri, Amorante musikariarekin batera eta tokian tokiko bertsolarien laguntzarekin, hainbat ekitaldi antolatu dituzte eta ortzegunean ailegatuko da Lesakara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun