Artzain Txakur lehiaketa eginen dute agorrilaren 4an, asteartean 19:00etan, Senpereko kirol zelaian, Zaldubi Ikastolaren ekimenez. Sartzea: helduek 8 euro; 6-12 urtekoek, 4 euro. Jatekoak eta edatekoa izanen dira tokian berean.
Igantziko Udalak sanmigeletako esku programaren azala aukeratzeko lehiaketa antolatu du aurtengoan ere. Lanak abuztuaren 10era bitarte aurkez daitezke. Marrazkiz edo argazkiz eginak aurkezten ahal dira lanak, 27x19 cm-ko neurriarekin. Derrigorrez, Igantzi. Sanmigelak 2026 testua agertu beharko da.
Usaian bezala, Larrungo Koloreak elkarteko kideek egindako margolanak ikusteko aukera izanen da asteotan, uztailaren 29tik agorrilaren 9ra, 10:30etik 18:00etara Lur Berri gelan.
Tomas Sobrino Habans artista elizondoarrak También el mar erakusketa aurkeztuko du bihar, 19:30ean Arizkunenean, eta bere margolanak ikusgai egonen dira kultur etxeko lehenbiziko solairuan abuztuaren 30era arte.