Tomas Sobrinoren margoak ikusgai egonen dira Arizkunenean abuztuaren 1etik 30era

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 31

Tomas Sobrino Habans artista elizondoarrak También el mar erakusketa aurkeztuko du bihar, 19:30ean Arizkunenean, eta bere margolanak ikusgai egonen dira kultur etxeko lehenbiziko solairuan abuztuaren 30era arte.

Erakusketa irekia egonen da astelehenetik ortziralera 18:00etatik 20:30era eta larunbat eta besta egunetan 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era. Bertzeak bertze, udazken, negu eta udaberriko paisaiak, itsasoa eta zenbait herriren irudiak ikusten ahalko dira, oihal gaineko olio pinturak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun