Artzain Txakur Lehiaketa eta dantza ikusgarria izanen dute agorrilaren 4an Senperen

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 3a

Artzain Txakur Txapelketa antolatu du aurten ere Zaldubi Ikastolak Senpereko kkirol zelaian. Argazkia 2023koa da.

Artzain Txakur lehiaketa eginen dute agorrilaren 4an, asteartean 19:00etan, Senpereko kirol zelaian, Zaldubi Ikastolaren ekimenez. Sartzea: helduek 8 euro; 6-12 urtekoek, 4 euro. Jatekoak eta edatekoa izanen dira tokian berean.

Zaldubi Ikastolak antolatu ditu bi ekitaldeak, asteartean 19:00etatik aitzinerat

Txapelketaren ondotik, Euskal dantza ikusgarria emanen du Zirikolatz taldeak, pilota plazan. Hemen ere, helduen sartzea zortzi eurokoa izanen da, 6-12 urtekoena lau euro eta sei urtez beheitikoak urririk. Dena den bi ekitaldietarat joateko prezio berezia izanen da: Helduek 14 euro (16 euroren ordez); haurrek 6 euro (8 euroren ordez).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun