Herritarrek lanak abuztuaren 10era arte aurkez ditzakete eta irabazleak 150 euroko saria izanen du
Igantzin sortu edota bertan bizi direnek parte hartzen ahal dute. Lanak aurkezteko epea zabalik dago abuztuaren 10era arte, honelako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz (Lana gutun azal batean sartuta aurkeztu behar da udal bulegoetan, izenburuarekin bakarrik eta barrenean bertze gutun azal itxi batean egilearen datuak).
150 euroko saria
Saritutako azalaren egileak 150 euroko saria irabaziko du. Saritutako lana udalaren esku geldituko da eta bertzeak itzuliko dira, baina programan argitaratu ahal izanen dira. Epaimahaia Besta Batzordeko kideek eta herritarrek osatuko dute.