Kultur programaren 31. edizioaren barrenean (Kultur 2026), Nafarroako 42 herritan kontzertuak eta dantza emanaldiak eskainiko dituzte. Kultura Zuzendaritza Nagusiak-Vianako Printzea Erakundeak sustatutako ekimen honek, toki entitateekin lankidetzan antolatuta, Nafarroa osoan kalitatezko programazio artistikoa eskaintzea du helburu, baita Nafarroako ondare historiko, artistiko eta naturalaren balioa nabarmentzea ere. Eskualdeko lehenbiziko kontzertua, uztailaren 3an, ortziralean 19:00etan, emanen du Apotheke 90 musika elektroniko taldeak emanen du Berako Herriko Etxeko Plazan.
Lesakako Musika Bandak 2018an abiatutako kultur proiektu handinahi bati amaiera borobila emanen dio uztailaren 3an. Lan diskografiko berriaren aurkezpen kontzertua ortziralean 22:00etan izanen da, eta herriko taldeak Pepito Iantziren ondarea babestu eta goraipatzeko trilogia itxiko du horrela; izan ere, Iantzi akordeoiaren eta euskal herri musikaren irudirik garrantzitsuenetako bat da.
Kultur programaren 31. edizioaren barrenean, Nafarroako 42 herritan kontzertuak eta dantza emanaldiak eskainiko dituzte. Kultura Zuzendaritza Nagusiak-Vianako Printzea Erakundeak sustatutako ekimen honek, toki entitateekin lankidetzan antolatuta, Nafarroa osoan kalitatezko programazio artistikoa eskaintzea du helburu, baita Nafarroako ondare historiko, artistiko eta naturalaren balioa nabarmentzea ere. Emanaldiez gain, Kultur programak arte plastikoen erakusketa bat ere badu, eta aurten Myriam Cameros Sierra izanen da protagonista, Medicina/Sendagaiak marrazki eta eskultura erakusketarekin. Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra ikusgai izanen da Bertizko Jaurerrrian.