Myriam Cameros Sierraren ‘Medicinas/Sendagaiak’ marrazki eta eskultura erakusketa paratuko dute Bertizen

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 30a

Myriam Cameros Sierraren marrazki eta eskultura erakusketa ikusgai izanen dute uztailean eta abuztuan Bertizko Jaurerrian.

Kultur programaren 31. edizioaren barrenean, Nafarroako 42 herritan kontzertuak eta dantza emanaldiak eskainiko dituzte. Kultura Zuzendaritza Nagusiak-Vianako Printzea Erakundeak sustatutako ekimen honek, toki entitateekin lankidetzan antolatuta, Nafarroa osoan kalitatezko programazio artistikoa eskaintzea du helburu, baita Nafarroako ondare historiko, artistiko eta naturalaren balioa nabarmentzea ere. Emanaldiez gain, Kultur programak arte plastikoen erakusketa bat ere badu, eta aurten Myriam Cameros Sierra izanen da protagonista, Medicina/Sendagaiak marrazki eta eskultura erakusketarekin. Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra ikusgai izanen da Bertizko Jaurerrrian.

Kultur programaren barrenean uztailaren 1etik abuztuaren 31ra egonen da ikusgai eta bisita gidatuak eta tailerrak ere eskainiko dituzte

Uztailean eta abuztuan Bertizko Jauregian bisitatu ahal izanen den proposamen honetan, egileak ibilbide bisual bat eskaintzen du paper gaineko marrazkien eta eskultura txikien bidez; bertan, landareekin eta animaliekin nahasten eta eraldatzen diren gorputzak irudikatzen dira. Erakusketaren barrenean, uztailaren 16an, ortzegunean, 11:30etik 13:00etara bisita gidatua eskainiko dute zuzeneko marrazkiarekin. Gehienez 25 lagun. Publiko guztiari irekia.

Uztailaren 29an, asteazkenean, 11:00etatik 13:00etara, Akelarre ilustratua helduentzat. Gehienez 15 lagun.

Abuztuaren 16an, igandean 11:00etatik 12:3e0era, Pertsonaia fantastikoen sorkuntza tailerra, 6 eta 12 urte artekoei zuzendua (heldu batek lagundua). Gehienez 20 lagun.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun