Apotheke 90 taldearen musika elektronikoa izanen dute uztailaren 3an Beran

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 1a

Apotheke 90 taldeak musika elektronikoa ekarriko du Berara ortzirale arratsaldean, Kultur programaren barrenean.

Kultur programaren 31. edizioaren barrenean (Kultur 2026), Nafarroako 42 herritan kontzertuak eta dantza emanaldiak eskainiko dituzte. Kultura Zuzendaritza Nagusiak-Vianako Printzea Erakundeak sustatutako ekimen honek, toki entitateekin lankidetzan antolatuta, Nafarroa osoan kalitatezko programazio artistikoa eskaintzea du helburu, baita Nafarroako ondare historiko, artistiko eta naturalaren balioa nabarmentzea ere. Eskualdeko lehenbiziko kontzertua, uztailaren 3an, ortziralean 19:00etan, emanen du Apotheke 90 musika elektroniko taldeak emanen du Berako Herriko Etxeko Plazan.

Apotheke 90 Iruñean sortutako musika elektronikoko postpunk banda bat da. Hainbat generoetatik datozen musikariak biltzen ditu, zuzeneko indartsu batekin: bateria akustikoak, pad elektronikoak, gitarra zorrotzak, baxu elektrikoak eta sintetizadoreak… soinu sakon, moderno eta emozionala lortzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun