Har Hitza elkarteak Sara Oinez mendi ibilaldia antolatu du ekainaren 21erako. Bi ibilbide aukeran izanen dituzte aurten ere, igande goizean Sarako plazatik abiatuta, ingurumena ezagutuz eta euskara lau haizetara zabalduz: luzeena, 26 kilometro luze eta 1.325 metroko desnibela duena eta, laburra, 14 kilometro luze eta 600 metroko desnibela duena.
Ohiko azokaz gain, kamiseta, poltsa eta motxilak serigrafiatzeko tailerra izanen da Pinttokariren eskutik
Kantatzea gustuko dutenek hitzordua izanen dute bertze behin Baztan Kantuz ekimenarekin, eta ekainean Elizondon izanen da. Hilaren 21ean, igandean, 12:00etan bilduko dira herriko plazan, karrikaz karrika kantari ibiltzeko.
Hilabeteak pasa dira Etxalarren kontrabando garaian bizitzen zituzten egoerak antzeztu eta bilketa lana hasi zenetik. Herriko hainbat gazte eta kontrabandista ohi elkartu eta Lizarieta inguruan egin dituzte grabaketak. Emaitza ikusteko aukera izanen da ekainaren 21ean, igandean 17:00etan Larraburuan. Ondotik merienda izanen dute.
Iruritako Baigorri merenderoan eginen dute ikuskizuna eta harat joateko busa paratuko dute herriko plazatik