Erratzuko artisauek azoka eginen dute ekainaren 21ean, 11:00etatik 14:30etara herriko plazan. Produktuen eskaintza zabala izanen da: bitxiak, gasnak, ukenduak, euskal pastelak, sagar zukua, artile lanak, garagardo artisauak, makramez egindako osagarriak, zurezko lanak, larrugintza, kroketak, eskuz serigrafiatutako arropak...
Berritasun gisa, aldi honetan serigrafia tailerra ere izanen da, Pinttokariren eskutik. Etxetik eraman beharko dira serigrafiatu nahi diren kotoizko kamiseta, poltsa edota motxilak eta 10:30ean bilduko ditu, gero bertan zuzenean serigrafiatzeko, 5 euroren truke.