Har Hitzak antolatutako Sara Oinezek bi ibilbide izanen ditu ereiaroaren 21ean

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 18a

Sara inguruko mendietatik ibiliko dira igandeko ibilaldietan.

Har Hitza elkarteak Sara Oinez mendi ibilaldia antolatu du ekainaren 21erako. Bi ibilbide aukeran izanen dituzte aurten ere, igande goizean Sarako plazatik abiatuta, ingurumena ezagutuz eta euskara lau haizetara zabalduz: luzeena, 26 kilometro luze eta 1.325 metroko desnibela duena eta, laburra, 14 kilometro luze eta 600 metroko desnibela duena.

Ibilaldi luzeko izen ematea 06:30etik goiti egin beharko da (15 euro) eta abiatzea 07:00etatik 07:30era eginen dute. Ibilaldi ttikiko izen emateak, berriz, 07:30etik goiti egin behar dira (12 euro) eta abiatzeak 08:00etatik 08:30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun