Iruritako Dantzariek eta Koro Ttikik 'Baigorriko Damak' ikuskizuna aurkeztuko dute igandean

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 16a

Argazkia: Valledebaztan.com

Iruritako Baigorri merenderoan eginen dute ikuskizuna eta harat joateko busa paratuko dute herriko plazatik

Iruritako Dantzariek eta Baztango Koro Ttikik dantza eta musika ikuskizuna prestatu dute bertze urte batez, Baigorriko Damak izenpean. Josune Makibar eta M. Jose Alaña bakarlariek ere parte hartuko dute emanaldian. Ekainaren 21ean, igandea, 20:00etan Baigorri merenderoan izanen da.

Merenderotara ezinen da autoan joan. Horren partez, joan-etorria egiteko autobusa izanen da, hiru euroren truke, Iruritako plazatik abiatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun