‘Ongi elikatu, hobe sentitu’ tailerra antolatu du Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzarekin, ekainaren 17an, asteazkenean 10:00etatik 13:00etara jubilatuen ostatuan. Txartelak erosteko azken eguna ekainaren 15a, astelehena, izanen da, jubilatuen ostatuan. Bazkideek 15 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 30 euro.
Ekainaren 17an 19:00etan Baztango Gaztetxean izanen da solasaldia, Baztan Iñarrosi taldeak antolatua
Indarkeria matxista erro sakonak dituen egiturazko arazoa dela onartuta, aurten arreta eta prebentzioa urteko 365 egunetara zabaltzeko apustu irmoa egin du Bortzirietako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak. Orain, besten eragileei (ostatu, txosna, elkarte eta herri taldeetako kideei) zuzendutako formazio saioa eginen du ekainaren 17an, asteazkenean 19:00etatik 20:30era Lesakan erabilera anitzeko aretoan (Koskontako bidea, 7 - 2.).