‘Ongi elikatu, hobe sentitu’ tailerra eginen dute ekainaren 17an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 11

Elikadurari eta ongizateari buruzko tailer honetan digestioa indartzen eta ahultze duten ohiturak ikasiko dituzte.

‘Ongi elikatu, hobe sentitu’ tailerra antolatu du Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzarekin, ekainaren 17an, asteazkenean 10:00etatik 13:00etara jubilatuen ostatuan. Txartelak erosteko azken eguna ekainaren 15a, astelehena, izanen da, jubilatuen ostatuan. Bazkideek 15 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 30 euro.

San Fermin erretiratuen elkarteak antolatu du eta ekainaren 15a izanen da txartela hartzeko azken eguna

Elikadurari eta ongizateari buruzko tailer honetan «ikusiko dugu zer ohiturek indartzen duten digestioa, baita zeintzuk ahultzen duten eta zer aldaketa ttikik lagun dezaketen egunerokoan hobe sentitzen. Jaten duguna gara, baina baita ikusten, usaintzen, entzuten eta pentsatzen duguna ere».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun