Plazara Dantzara taldeak bere ibilbideaz mintzatzeko solasaldia emanen du asteazkenean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 15a

Ekainaren 17an 19:00etan Baztango Gaztetxean izanen da solasaldia, Baztan Iñarrosi taldeak antolatua

Emakumeek ere mutil dantzak dantzatzeko borrokan urte luzez aritu ondotik, Plazara Dantzara taldeak 2023an jakinarazi zuen lehenbiziko aldiz ez zela mutil dantza baztertzailerik dantzatu Baztango bestetan. Aurten, berriz, Hondarribia Berdintasun Hiria lortu du egindako lanagatik. Orain bere ibilbideaz aritzeko solasaldia eginen dute Elizondon, asteazkenean 19:00etan gaztetxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun