Igandea, maiatzak 10

09:00
20:00

43. Herri Urrats igandean Senperen

Senpereko aintzira, Xareta Senpere | Ospakizunak

Maiatzaren 10ean, milaka euskaltzalez beteko da bertze behin ere Senpereko aintzira, besta giroan eta ‘Geroa eraikiz’ lemapean ospatuko den 43. Herri Urratsen karietarat, Seaskari laguntza ekarri nahian. Laku Bat Orroka abestiaren bideoklipak, Enaut Castagnetek zuzendurikoak, iganderako gonbidapena zabaltzen digu. Hemen aurkitu dugu lakuetako uretatik jalgitzen igela erraldoi bat, aurtengo maskota seguruenik. Aurtengo diru sarrerak, Donapaleu herrian eraikia izanen den Seaskako bigarren lizeora bideratuak dira. Berezitasunean, txartelaren balioak 0,05 euroko emendapen ttipi bat hartuko du.

43. Herri Urrats igandean Senperen Senpereko aintzira

09:45

Xabi Berroueten 'Sara lañopean' erakusketa

Sarako lezeak, Sara | Erakusketak

Maiatzaren 7an, ortzegunean 19:00etan publikoari idekia den estreinaldia izanen dute argazkilariarekin Xabi Berroueten Sara Lañopean argazki erakusketa ikusgai izanen da Sarako lezeetan maiatzaren 4tik 17ra arte, egun gutziz 09:45etik 17:00etara. Sartzea urririk izanen da. Gainera, publikoari idekia den estreinaldia ere izanen dute maiatzaren 7an, ortzegunean 19:00etan, argazkilariarekin. Momentu goxo eta atsegin honek artista ezagutzeko, haren lanaren inguruan mintzatzeko eta trago baten partekatzeko parada emanen du.

Xabi Berroueten 'Sara lañopean' erakusketa Sarako lezeak

Maiatzaren 7an, ortzegunean 19:00etan publikoari idekia den estreinaldia izanen dute argazkilariarekin

Xabi Berroueten Sara Lañopean argazki erakusketa ikusgai izanen da Sarako lezeetan maiatzaren 4tik 17ra arte, egun gutziz 09:45etik 17:00etara. Sartzea urririk izanen da. Gainera, publikoari idekia den estreinaldia ere izanen dute maiatzaren 7an, ortzegunean 19:00etan, argazkilariarekin. Momentu goxo eta atsegin honek artista ezagutzeko, haren lanaren inguruan mintzatzeko eta trago baten partekatzeko parada emanen du.

12:00

Bidasoa Itzulia

Mendialdea | Kirola

Ortzirale honetan hasiko da Bidasoa Itzuliaren 52. edizioa eta hiru etapa izanen ditu. Ortziralean, kronoigoera eginen dute Hondarribian; larunbatean, Arantza eta Lizarietako lepoa lotuko dituzte eta igandean, Hendaian hasi eta Irunen bukatuko dute, tartean Bortzirietatik pasatu ondotik. Xehetasun gehiago albiste barrenean. 

16:30

'Harria eta argia'

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Amaiur, Arizkun, Elizondo, Erratzu eta Iruritako etxeen 1925 eta 2026 bitarteko argazkiak biltzen ditu 'Harria eta argia' erakusketak eta maiatzaren 29ra arte daude ikusgai Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Astelehenetik ortziralera irekiko dute, 16:30etik 20:00etara.

'Harria eta argia' Arizkunenea

Amaiur, Arizkun, Elizondo, Erratzu eta Iruritako etxeen 1925 eta 2026 bitarteko argazkiak biltzen ditu 'Harria eta argia' erakusketak eta maiatzaren 29ra arte daude ikusgai Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Astelehenetik ortziralera irekiko dute, 16:30etik 20:00etara.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Maiatza
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Ekaina
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          

Urte osoko agenda ikusi »»