'Geroa eraikiz' lemapean eginen dute 43. Herri Urrats igandean Senperen

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 7a

Herri Urratseko antolatzaileak eta maskota, aurkezpenaren egunean.

Maiatzaren 10ean, milaka euskaltzalez beteko da bertze behin ere Senpereko aintzira, besta giroan eta ‘Geroa eraikiz’ lemapean ospatuko den 43. Herri Urratsen karietarat, Seaskari laguntza ekarri nahian. Laku Bat Orroka abestiaren bideoklipak, Enaut Castagnetek zuzendurikoak, iganderako gonbidapena zabaltzen digu. Hemen aurkitu dugu lakuetako uretatik jalgitzen igela erraldoi bat, aurtengo maskota seguruenik. Aurtengo diru sarrerak, Donapaleu herrian eraikia izanen den Seaskako bigarren lizeora bideratuak dira. Berezitasunean, txartelaren balioak 0,05 euroko emendapen ttipi bat hartuko du.

Egitaraua

Urtero bezala egun osorako egitaraua prestatu dute Senpereko aintziraren bueltan. 

Araba berria gunea
  • 10:00-11:00: Mutxikoak

  • 11:30-12:30: Pirritx, Porrotx, Marimotots eta Pontx

  • 13:00-14:00: Anje Duhalde

  • 14:30-15:30: Olaia Inziarte

  • 16:00-17:00: Mirua

  • 17:30-18:30: Janus Lester

  • 19:00-20:00 Lin Ton Taun

Nafarroa Badok gunea
  • 10:00-10:45: DR Palauer

  • 11:15-12:00 Herenegun

  • 14:00-15:00 Xiberoots

  • 15:30-16:30 Auhen

  • 17:00-18:00 Niña Coyote eta Chico Tornado

  • 18:30-19:30 La Txama

Lapurdi gunea 
  • 09:-11:00: Gosaria

  • 13:00-14:00: Gurashow

  • 14:30-15:30: Go!azen

  • 16:00-17:00 Sardina freskua

Gipuzkoa gunea: 
  • 11:00-12:00: Bertsolariak. Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Irantzu Idoate Funosas. Gai emaile: Aritz Bidegain Aire. 

  • 12:30-13:00: Baiona Kantuz. 

  • 14:00-15:00: Bix

  • 15:30-16:30: Arti

  • 17:00-17:30: Kuma No Motor. 

  • 17:30-19:00: DJ Elepunto. 

Xiberoa gunea: 
  • 11:00-11:30:  Estitxu Robles eta dantzaz. 

  • 11:45-12:15: Zabala moduloa.

  • 12:30-13:15: Ezpela Dantza Taldea. 

  • 14:00- 14:30: Leinua Dantza Taldea. 

  • 15:00-15:30: Kukai Dantza Taldea. 

  • 16:00-17:00: Kspeistar orkestra 

Baxe Nafarroa gunea: 
  • Erronka.

Bizkaia gunea: 
  • Haurren xokoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun