Amaia Elizagoien Varela ipuin kontalariak Ortzi-mugan liburu berria aurkeztuko du urtarrilaren 3an, 11:30ean, Oronozko Eskolan. Juan Angel Perotxena Uranga ilustratzailea izanen du lagun eta ipuin kontaketa musikatuaz gain, tailerra ere izanen da.
Burdin Aroa solasgai izanen dute bihar, urtarrilaren 3an, 19:00etan Arizkunenean. Mattin Aiestaranek gidatuko du saioa, Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoa, Irulegiko aztarnategi arkeologikoko zuzendaria eta EHUko doktoregaia. Akelarre kulturguneak antolatu du hitzordua, Ihes lerroak jardunaldien barnean.
Mikel Zabalzaren heriotzaren 40. urteurrenaren harira egin duten dokumentala ikusteko aukera izanen da larunbatean Atekabeltzen, 18:00etatik aurrera.
Hizkuntza: Euskara
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Fluxu Arte Garaikideko Zirkuitua Nafarroan programaren bigarren edizioaren barrenean, Amaya Suberviolaren margolariaren Spam-01 erakusketa ikusgai izanen da abenduaren 12tik urtarrilaren 25era Lesakako liburutegian. Urtarrilaren 23an, 18:00etan margolariarekin topaketa eginen dute.