'Irulegi eta Burdin Aroko baskoiak' solasaldia aurkeztuko du Mattin Aiestaranek bihar Elizondon

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 2a

Argazkia: Juantxo Egaña.

Burdin Aroa solasgai izanen dute bihar, urtarrilaren 3an, 19:00etan Arizkunenean. Mattin Aiestaranek gidatuko du saioa, Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoa, Irulegiko aztarnategi arkeologikoko zuzendaria eta EHUko doktoregaia. Akelarre kulturguneak antolatu du hitzordua, Ihes lerroak jardunaldien barnean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun