Jurgi Ekiza musikariaren kontzertua Larungo kaiolan.
Miren Artetxe, Beñat Gaztellumendi, Julio Soto eta Ekhiñe Zapiain ariko dira bertsotan eta Maddi Ane Txoperena eta Alaitz Rekondo gai jartzaile lanetan. Bertsoak musikatzen Araitz Bizkai eta Aitor Mitxelena ariko dira.
Bakarrizketa formatuan, militantziatik asko, baina umoretik are gehiago duen ikuskizuna eskainiko du Bea Egizabalek.
Sorgin zahar berriek musikala eskainiko dute irailaren 28an, igandean 19:00etan Lesakako Harriondoa kultur etxean. Elizondo Abesbatza Ttikiren ikuskizuna da eta Iruritako dantzariek, Ainara Unanuak eta Majoxko taldeak ere parte hartuko dute. Sarrerak 10 eurotan salgai daude Lesakako udalaren webgunean eta egunean berean ere kultur etxeko sarreran har daitezke.