Ping-pongean, 3x3 futbolean, trebetasun jokoetan eta lasterketa aritzeko aukera izanen dute hiru urtetik gorako haurrek eta gaztetxoek.
Uztailaren 16an, asteazkenean 21:00etan Sarako elizan izanen da euskal kanta ederren emanaldia, Azkaingo Larrun kanta abesbatzaren eskutik. Pantxo Lasconateguy da plazaz plaza ibiltzen den abesbatzaren lehendakaria eta Marijo Manterola lehendakariordea.