Euskaraldiaren barrenean Sinple bezain tinko kantu herrikoen kalejira eginen dute 11:30ean Lesakako Plaza Zaharretik hasita Tantirumairu ikastolak antolatuta.
Euskal Herriko Turismo Bulegoaren elkarlanean antolatutako ekital dirako izena eman behar da maiatzaren 7abaino lehen Sarako lezeetan gaualdi berezi antolatu dute maiatzaren 15erako. Ekitaldi hau Euskal Elkargoko Turismo bulegoarekin elkarlanean antolatu dute. Bisita gidatua, adimen artifizialari buruzko tailerra, Neskena taldearen Badoa emanaldia eta zikiroa izanen dute. Maiatzaren 7ra arte eman daiteke izena, Sarako lezeen webgunean.
Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak sustatuta Bortzirietako zaintza diagnostikoa egiten aritu da Emagin elkartea. Urtebete baino gehiagoko lana izan da diagnostikoa idaztea, eta maiatzaren 15ean, ortzeguna, aurkeztuko dute Lesakako herriko etxeko batzar aretoan 18:00etan
Lesakako Osasun Zentroaren eskutik, udaberri honetan edoskitzearen inguruko tailerrak egiten ari dira. Elixabete Lameirinhas eta Anne Karrikaburu pediatriako erizainek zuzendu dituzte saioak.