Gaualdi berezia proposatu dute maiatzaren 15ean Sarako lezeetan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 1a, 15:00

Neskena taldeak 'Badoa' emanaldi liluragarria eskainiko du Sarako lezean.

Euskal Herriko Turismo Bulegoaren elkarlanean antolatutako ekital dirako izena eman behar da maiatzaren 7abaino lehen

Sarako lezeetan gaualdi berezi antolatu dute maiatzaren 15erako. Ekitaldi hau Euskal Elkargoko Turismo bulegoarekin elkarlanean antolatu dute. Bisita gidatua, adimen artifizialari buruzko tailerra, Neskena taldearen Badoa emanaldia eta zikiroa izanen dute. Maiatzaren 7ra arte eman daiteke izena, Sarako lezeen webgunean.

Egitaraua

  • 17:30etik goiti: atseginez errezibituko zaituztegu Sarako lezeetan. Gure harrera gela elkargune bihurtuko da, eta Sarako hainbat eragile turistikorekin elkartruke pribilegiatua izanen da.
    Euskal Elkargoko Turismo bulegoko bazkideentzat: le B.A BA de l'Intelligence Artificielle tailerra izanen da (frantsesez, LaNum Pays Basque tldeak aurkezturik).
  • 18:30ean: Lezearen bisita gidatua hasiko da.
  • 19:30ean: Bisitaren ostean, Neskena taldeak lezearen giro paregabean Badoa emanaldi liluragarria eskainiko du. Dantza tradizionala, modernoa eta euskal kantua sentsibilitatez nahasten ditu sorkuntza honek, bizitzaren zikloak ilustratuz.
  • Gaualdia zikiro batekin bukatuko da, trukatzeko eta loturak azkartzeko momentu ezin hobean, ezohiko gune batean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun