Bortzirietako zaintza antolaketa: zaintza lanen diagnostikoa eta ekintzarako proposamena izena du Lesakan aurkeztuko duten txostenak, eta Bortzirietako eragile sozialak, politikoak eta herritarrak deitu dituzte aurkezpenera.
2024an hasi eta 2025era arte luzatutako prozesuaren lehen emaitza da Lesakan aurkeztuko dutena. Sustatzaileen hitzetan txostenaren helburua argia da: «zaintza lanen antolaketa bidegabeari aurre egitea, eta horiek demokratizazio bidean paratzeko aldaketak sustatzea.
Txostenak Bortzirietako zaintzaile profesionalen, etxeko langileen, zaintzaile afektiboen, amen, adineko pertsonen, desgaitasunari arreta ematen dioten langileen eta haur eta gazteen hezkuntzan daudenen esperientzia, kontakizun zein beharretan oinarritutako lan kualitatiboa ere izan du.
Aurkezpena prozesu berri batean hasiera izanen dela nabarmendu du Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak: «Errealitatera hurbilduko gara, diagnostikoan atzeman ditugun beharrak plazaratuko ditugu eta hemendik aitzinera horiek eraldatzeko akordio zabalak eta konpromiso irmoak hartzeko abagunea sortu nahi dugu».
Aurkezpenera begira norbanakoren batek adin txikikoen zaintza zerbitzua edo gaztelaniazko itzulpena behar izanez gero, Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuarekin paratzen ahal da harremanetan. Horretarako, 722 69 30 78 zenbakira deitu beharko da heldu den asteartea, maiaatzaren 13a, baino lehen.