Udaberriko azken edoskitze tailerra izanen dute ortzegunean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 13a, 15:00

Lesakako Osasun Zentroaren eskutik, udaberri honetan edoskitzearen inguruko tailerrak egiten ari dira. Elixabete Lameirinhas eta Anne Karrikaburu pediatriako erizainek zuzendu dituzte saioak.

Martxoan eta apirilean egindakoen ondotik, udaberriko azkena maiatzaren 15ean, ortzegunean 12:00etatik 13:30era eginen dute Lesakako Udalaren erabilera anitzeko gelan (Koskontako Bidea 7, 2.).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun