Larunbatean, apirilaren 26an, eginen dute azienda feriaren IX. edizioa Beran. Udala eta baserritar talde bat aritu da aurtengo edizioa prestatzen eta egitarau zabala prestatu dute. Feria Toki Ona institutu ondoan dagoen estalpean izanen da eta 10:00etan hasi eta 13:00ak arte hainbat ekitaldi izanen dira.
Lesakako Udalaren eta herriko ekoizleen, artisauen eta komertzioen arteko elkarlanari esker merkatu ttikia eginen dute apirileko azken larunbatean ere, apirilaren 26an, Lesakako Beheko Plazan. 10:00etatik 14:30era hainbat lan eta produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da, «toki ttikietan gauza handiak gertatzen direlako».
Larunbatean 12:30ean eginen dute batzarra Pello Apezetxea kultur etxean eta, ondotik, bazkaria izanen dute La Basque jatetxean.
Gauenaren mundu liluragarrian murgiltzeko aukera izanen dute Sarako lezeetan apirilaren 26an. Larunbatean 18:30etik aitzinera, Sébastien Cazes, Chroniques d’une vie à l’envers; Une nuit avec les chauves-souris (Alderantzizko bizitza baten kronikak: Gau bat gauenarekin) komiki irringarri eta argigarri horren egileetako batek eta Peio Cornu, Akitania Berriko Eremu Naturalen Kontserbatorioko (CEN) elkarteko adituak, saguzarren gaiaren inguruko topaketa proposatu dute.