Batetik, baserritarrek ekarritako azienda erakusketa izanen da: zaldiak, behorrak, poniak, pottokak, zerriak, ahuntzak, behiak, astoak…Horrekin batera bertako ekoizleen produktuen salmenta ere izanen da. Gainera, nekazaritzarako makina eta tresnen erakusketa ere izanen da.
11:30ak aldera aizkora apustu mistoa izanen da eta, ondotik, lehen sektoreko eragile bati omenaldia eginen zaio, eta herriko denden produktuekin osaturiko saskiaren zozketa eginen da. Goizean Sarako Olhaldea zalditegiaren eskutik haurrek pottoketan ibiltzeko aukera izanen dute.
Eguna borobiltzeko 14:00etan bazkaria izanen da Ricardo Baroja eskolan.