Etxalarko Usoa kooperatibaren urteko batzarra apirilaren 26an, larunbatean 12:30ean, izanen da Etxalarko Pello Apezetxea kultur etxean. 2024ko batzarreko aktaren irakurketa eta onarpena egin, 2024ko kontu, balantze eta jarduerak onartu, kooperatibaren egoeraren informazioa luzatu, hiru loteren zozketa egin eta galderak eta iradokizunak aztertuko dituzte.
Aurtengo berrikuntza, batzarra larunbat eguerdian egitea izanen da. Batzarraren ondotik, 14:00etan bazkaria izanen dute La Basquen (bazkideak 30 euro eta bazkide ez direnak 35 euro). Apuntatzeko azken eguna apirilaren 24a, gaur da.