Gauenaren mundua ezagutzeko topaketa izanen dute apirilaren 26an Sarako lezean

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 22a, 08:00

Gauenaren mundua ezagutzeko aukera izanen dute larunbatean Sarako lezeetan.

Gauenaren mundu liluragarrian murgiltzeko aukera izanen dute Sarako lezeetan apirilaren 26an. Larunbatean 18:30etik aitzinera, Sébastien Cazes, Chroniques d’une vie à l’envers; Une nuit avec les chauves-souris (Alderantzizko bizitza baten kronikak: Gau bat gauenarekin) komiki irringarri eta argigarri horren egileetako batek eta Peio Cornu, Akitania Berriko Eremu Naturalen Kontserbatorioko (CEN) elkarteko adituak, saguzarren gaiaren inguruko topaketa proposatu dute.

Luma elkarteak bultzatutako ekimena da, Lettres et le Vibant festibalaren kari, Le 5ème art liburu saltegiarekin eta Actes Syf argitaletxearekin elkarlanean. Topaketa urririk izanen da, aitzinetik Sarako lezearen webgunean izena emanez (leku mugatuak).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun